Arrasaten, hemen ikusten duzuen opilari "karapaixoa"deitzen zaio.
Ohituraz, aita-amapontakoek besoetakoei oparitzen diete Garizuma garaian . Baserriko ogia, txorizoa eta arrautza egosiak ditu. Jatorrizkoak osagai hauekin egindakoak dira, baina gaur egun gozotegietan egindakoek arrakasta handiagoa dute, eta baita itxura eta zapore desberdina ere.
Beste herri batzuetan antzeko ohitura dute, eta beste izen bat ematen diote. Zure herrian esate baterako? Zergatik ez duzu iruzkin bat idazten?

1 comentario:
Egunen batean karapaixo bat ekarri beharko duzu, nik hemendik ez dut horrelakorik ikusi. Horrela, jatetxe batera joan beharrean Salburuara joango gara picnic egitera.(Ardoa nik eramango dut)
Publicar un comentario