![]() |
| tailerrak2 |
2008-02-22
2008ko tailerrak
Arantzabela Ikastolako hirugarren zikloan, aurten, Plastika eta Arte tailer hauek lantzen ditugu: joskintza, sukaldaritza, jolasak, eskulanak, esperimentuak, marrazketa eta liburutegia.
2008-02-13
"Agur jaunak"
Orain dela egun gutxi, "Teleberri"n honi buruzko komentarioa entzun nuen eta bideoa jartzea bururatu zait. Ez al da bitxia?
2008-02-09
ZUHAITZAK
Gasteizko Salburuako parkean dauden makinatxo bat zuhaitz Arantzabelako ikasleek landatutakoak dira. Urtero Udalak antolatzen duen "Adopta ezazu zuhaitz bat" jardueraren bitartez.
2008-02-03
2008-02-02
KARAPAIXOA
Arrasaten, hemen ikusten duzuen opilari "karapaixoa"deitzen zaio.
Ohituraz, aita-amapontakoek besoetakoei oparitzen diete Garizuma garaian . Baserriko ogia, txorizoa eta arrautza egosiak ditu. Jatorrizkoak osagai hauekin egindakoak dira, baina gaur egun gozotegietan egindakoek arrakasta handiagoa dute, eta baita itxura eta zapore desberdina ere.
Beste herri batzuetan antzeko ohitura dute, eta beste izen bat ematen diote. Zure herrian esate baterako? Zergatik ez duzu iruzkin bat idazten?
BITXIKERIA
| De Bitxikeriak |
| De Bitxikeriak |
Argazkian agertzen den zuhaitza elektrizitate poste baten inguruan sortutakoa da. Ez al da bitxia?
Beheko argazkia orain dela urte pare bat aterata dago, goikoa, berriz, orain dela gutxi.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)

